MONDRAGON CITY CHALLENGEKO HIRUGARREN EDIZIOAREN AZKEN TRAKA

Joan den 2025eko martxoaren 3an, Mondragon City Challengeko epaimahaiak finalerako sailkatu ziren sei taldeen nortasuna jakinarazi zuen, eta, apirilaren 10ean, sei finalistek proiektuen maila erakutsi zuten, epaimahai profesionalaren aurrean egindako defentsaren bidez, hirugarren edizio honen itxiera ekitaldian, Arrasateko Amaia Antzokian. Garaileak Dianor eta Ounje taldeak izan dira 19-24 urte eta 16-18 urte bitarteko kategorietan, hurrenez hurren.

Dianor taldeak, hiru mexikarrez osatuta, segurtasun osoa eskaintzen duen diru zorro bat aurkeztu zuen, barruko txartelen lapurreta eragozteko. Modu guztiz jasangarria fabrikatuta dago, eta hasi dira sare sozialen bidez ikusgarritasuna ematen, eta Mexikon merkataritza guneetan erosi ahal izango da eta munduko gainerako lekuetan internet bidez. Produktua fabrikatzeko sortu duten kooperatibak eredu kooperatiboaren oinarrizko printzipio guztiak bermatzen ditu.

Ounje taldearen proiektua, berriz, Kolonbiatik dator, eta gorputza eta arima elikatzeko jatetxe ekoturistiko eta komunitario bat da. Horrekin, elkartasunezko motor bat sortu nahi dute, baratze komunitarioak, turistentzako ostatuak eta gida turistikoentzako prestakuntza konektatuko dituena, bizitzak eraldatzeko asmoarekin, eredu kooperatiboan oinarrituta. Plater bakoitza identitatearen ospakizun bat izango dela diote.

Lehenengoentzako saria Kanadarako bidaia bat da, eta, bigarrenentzat, Pariserako bidaia.

(Ikusi artikulu osoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website