ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNAK ELKARTEAREN BATZARREAN 2025-05-15ean AURKEZTUA
Proiektua 2024an hasi da, ALEn talde bat sortuta, LEINN-Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradu ofizialeko ikasle talde baten laguntzarekin.
Iaz egindako lanaren barruan, hauek nabarmenduko genituzke:
ALEri buruzko triptiko bat eta kartel bat egitea.
Elkartearen aurkezpen berria diseinatzea eta gure webgunea berritzen parte hartzea.
Sare sozialetan aktibatzea, Linkedin, Instagram, Tik Tok, Facebook eta X, ALEk egindako ekitaldietan oinarrituta, Adimen Artifizialak sortutako bideoen bidez. Azarotik abendura 13.604 ikustaldi izan ziren.
Bazkideei Elkartearen pertzepzioari buruzko inkesta egitea. Bazkideen %20k parte hartu zuten, eta partaidetza esanguratsua iruditzen zaigu.
Kooperatiba eta erakundeetarako bisita plana prestatzea. Azaroan Fagor Taldea bisitatu genuen eta abenduan Fagor Arrasate.
Eta, azkenik, Zuzendaritza Batzordeak 30 urtetik beherako bazkideen kategoria berria onartu du, 30 euroko kuotarekin, Elkartea gazteekin bultzatzeko.
2025 honetan, proiektuan jarraitzea eta sendotzea dagokigu, 3 ardatzetan oinarrituta: