Joxe Azurmendirekin solasean

Gure esker on eta errekonozimendua azalduz

2014 hasieran, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko (ALE) buru nintzelarik, Joxe Azurmendirengana hurbildu nintzen eta, laguntza eske, bere Donostiako bulego atea jo nuen. Urte horretako maiatzaren 14ean  antolatu  genuen Batzar Nagusiaren ondoren, hitzaldi bat eskatu nion.

Hitz-aspertu luze bat izan genuen bertan, bere hitzaldia ahalik eta egokien prestatu zezan eta zalantzarik gabeko baietza eskaini zidan.

Horrela sortu zen bere hitzaldi sakona: El pensamiento de Arizmendiarrieta en su contexto. Gero landuxeago, Eusko Ikaskuntzan argitaratu zuena.

Batzar Nagusi egunean, bere bila joan nintzen Donostiara eta, Arrasate bidean autoz gindoazen bitartean, kooperatibek eta euskal gizarteak bizi zituzten erronkei errepaso eder bat eman genion bion artean: Bake prozesu amaigabea, Euskadirentzako eskatzen genuen “estatus” berria, krisi ekonomikoa eta, batez ere, Fagor Etxetresna Elektrikoen Kooperatibaren porrota. MONDRAGON kooperatibentzako kolpe sinboliko eta ekonomikoa, eta … hainbat kontu.

(Ikusi artikulu osoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website