ALEren nortasuna berritzeko ideia, hain zuzen, erakundeak, gaur egungo komunikazio kanalak baliatuz, jende gazteagoarengana iristeko duen premiatik sortu da. Egin nahi zen eguneraketa ez zen soilik estetikoa; aitzitik, bestelako sare sozial batzuk ere jokoan sartu nahi ziren, bai eta hutsetik hasitako komunikazio estrategia bat ere. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartean egiazki sinesten genuen beharrezkoa zela Jose Mariaren […]
Author: arizmendiarrieta
JOSE MARIA ORMAECHEA ZENDU DA
Bi hilabete baino ez dira igaro, maiatzaren 9tik, gure Elkarteak errekonozimendu bat egin zionetik Jose Mari Ormaecheari, Alfonso Gorroñogoitiarekin batera, ARRASATEko Esperientziaren alde eta balio kooperatiboak defendatu eta garatzeko egindako lanagatik, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko (ALE) ohorezko bazkide izendatzeaz gain. Gaur min dugu haren galeragatik, LIDER eta EKINTZAILE bat joan zaigu, letra larriz, zeina nekez ahaztuko […]
GURE BAZKIDE JOXE RAMON ELORTZA HIL DA
Uztaileko gogoeta 2019
Esperientzia Kooperatiboaren hasieratik bertatik, gure on Jose Maria gogoangarriak beharrezko ikusi zuen Kooperatiban LIDERGOAren gaiari heltzea, lan komunitate aktibo, erantzukizunduna eta kooperatiban integratua lortzeko zuzendaritzaren funtzioak duen garrantzia gogora ekarriz. Zuzendaritza talde horren baitan kokatzen ditu, logikoki, pertsonen koordinazio mota oro egiten dituzten pertsona guztiak, kopurua txikia izanagatik ere. Lehenbiziko urte haietako gogoetatik abiatuz, gai […]
Ekaineko gogoeta 2019
Gaur DEMOKRAZIAREN baliora hurbilduko gara, Arizmendiarrietaren idatzietan. Jakin dezazuen, maiztasunen araberako sailkapenean hamaikagarrena da, Pertsona, Lankidetza, Gizarte Eraldaketa eta Hezkuntza goiburuarekin. Berehala erakusten dizkigu horren mugak bere jardueran. Gure demokrazia, hainbeste maite duguna, diktadura bihur daiteke bai goian daudenek boterea gehiegikeriaz erabiltzeagatik bai behean daudenek dagokien botereari uko egiteagatik. (099) (Ikusi pdf dokumentua)
ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNAK ELKARTEAREN 2019ko BATZAR NAGUSIA
Atzo, maiatzak 9, gure Batzar Nagusia egin genuen. Han, Miguel Angel Laspiurrek, Elkarteko Lehendakariak, 2018ko Memoria hizpide hartuta, MONDRAGONen eta ALEren arteko lankidetza esparrua nabarmendu zuen; izan ere, horren baitan, kooperatibarekin lotutako prestakuntza eta hedapenari laguntza emateko eta gizartea eraldatzeko lankidetzak egin dira. Lehendakariak beste gertakari garrantzitsu bat ere nabarmendu zuen: Legez Besteko Proposamen eta […]
Maiatzeko gogoeta 2019
LANAREN EGUNA dela tarteko, kooperatibistak berez izan beharreko bertute nabarmenenak gogorarazteko ideia bat jakinarazi nahi dizuegu. Eta horrekin batera beste gogoeta batzuk, Arizmendiarrietarenak horiek ere, lan munduan dihardugula gogorarazten digutenak, eta horrenbestez, bertako kide diren pertsona guztiekin derrigorrez lankidetzan eta elkartasunez jokatu behar dugula gogorarazten digutenak. Kooperatibistok daukagun konpromiso gaitasunagatik nabarmendu behar dugu: geure kudeaketan […]
2019ko Batzar Nagusira Deialdia
Elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak 2019ko apirilaren 8an hartutako erabakiaz, bazkideei dei egiten zaie Erakundearen OHIKO BATZAR NAGUSIRA etortzeko, lehen deialdian, 2019ko maiatzaren 9an, 17:00etan, Arrasateko Garaia berrikuntza Gunean, Goiru kalea, 1 A eraikina, eta bigarren deialdian, baldin badagokio, aipatutako lekuan, egun bereko 18:00etan, gai zerrenda honen arabera: Gai zerrenda: 1.- Batzarraren akta onartzeko bazkideak izendatzea. 2.- 2018ko ekitaldiari dagozkion […]
Apirileko gogoeta 2019
Oraingoan justiziaren balioa landuko dugu, zeina Arizmendiarrietaren idatzietan honelako balioen ondoan agertu ohi den: elkartasuna, maitasuna, duintasuna, heziketa, etab. Termino edo kontzeptu horien bitartez garatzen du bere pentsaera kooperatiboa. Justiziaren balioa da balioen artean maiztasunagatik nabarmentzen direnetako bat (ikus dokumentua: “ALEko bazkideei zuzendutako komunikatua, 2. zk. G-B 01 Maiztasunak”). Ezin da justiziaz jardun gizakien duintasuna zer den ez dakitenen […]
ZUZENBIDE PIRINIARRA ETA KOOPERATIBISMOA
Herriak, herrixkak eta auzuneak gure komunitatearen antolamenduaren oinarria izan dira beti eta gaur egun ere leku askotan jarraitzen dute izaten. Lurrak eta basoak kudeatzeko auzotarren batzarrak egiten ziren eta oraindik egiten dira leku batzutan. Ama lurra, garrantzia handikoa da Euskal Herrian eta banatu ezina zen propietate pribatuetan. Lur komunalak aberastasunaren banaketaren berdintasuna zekarren. Demokrazia eta […]
ARIZMENDIARRIETAREN GOGOETEN ETA BALIOEN ZABALKUNDEA
2018az geroztik, ARIZMENDIARRIETAren gogoetak eta balioak zabaltzeko helburuarekin, hainbat kanal erabiltzen ari gara, esaterako: TU Lankide aldizkaria, zeinean hainbat artikulu argitaratzen baitira; Eskolako eskailerak, non Don Jose Mariaren gogoetak txertatzen baitira; MUniversitas, zeinak espazio bat ireki baitu, Arizmendiarrietaren txokoa, Arizmendiarrietaren gogoetak jartzeko; MUTelebista, zeinak ekainean belaunaldien arteko elkarrizketa bideo bat egin baitzuen Arizmendiarrietaren pentsamenduari buruz; […]
Arizmendiarrieta eta Emakumearen Nazioarteko Eguna
EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN bat eginez, Jose Mariak emakumeei buruz, horien prestakuntzari eta laneratzeari buruz, eta azken batean, emakumeen duintasunari buruz egindako gogoetetako batzuk ekarriko ditugu. Errepara diezaiegun bere gogoetei, lehenengo kooperatiba martxan jartzeko apustua egin aurretik hasitako ibilbidearen baitan. Gizonak eta emakumeak, naturak bizimodu intimo eta komunera deituak, kidetasuna behar dute prestakuntzan, lotura espiritualek erlazio […]