Apirileko gogoeta 2018

Hilabete honetan Arizmendiarrietaren filosofiarekin Kooperazioa eta Elkartasuna aztertuko dugu.   Lankidetza badago elkartasunez joka dezakegu, eta elkartasunez jokatzen badugu aurrera egin dezakegu nagusirik gabe, hau da, askatasunez eta justiziarekin, emantzipazio sozial eta ekonomikoarekin. p081   Beste gogoeta batzuk (ikusi pdf dokumentua)  

SARIA ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNAK ELKARTEARI

Joan den martxoaren 22an, Biteri Ikastegi Nagusian, 2017/2018 ikasturte amaierako ekitaldi akademikoa eta kolegial nagusien inbestidura egiteko saioan, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa Uribek eta Pedro Biteri eta Arana Ikaste Nagusiko zuzendari Mikel Aranburu Barandiaranek presidituta, gure Elkarteari ohorezko beka bat eman zitzaion, Arizmendiarrietaren gogoetak eta balioak enpresan eta gizartean sustatzeko egindako lan, ilusio eta […]

Arizmendiarrieta eta Emakumearen Nazioarteko Eguna

Hil honetako gogoetan Genero Berdintasunaren balioa eta Arizmendiarrietak EMAKUMEARI buruz zuen ikuspegia aurkezten dugu. Haren jarrera erradikala da. Emakumearentzat leku bat eta aukerak exijitzetik harantzago doa. Gogor salatzen ditu gizonaren jarrera eta erantzukizuna. Bere hitzetan: “Baliteke guk geuk gaixotasun moduko nagusitasun sentimendua edukitzea”.               Eta, etorkizunera begira, gizonen eta […]

Otsaileko gogoeta 2018

Joan den 2017ko ekaineko eta urriko “Gizarte eraldaketa”-ren balioarekin jarraituz, beste hainbat gogoeta bidaltzen dizkizuegu, haien osagarri, pertsonen barne berreraketari buruz.   Beste pentsamendu batzuk (Ikusi pdf dokumentua)

ARIZMENDIARRIETAREN GOGOETAK INTERKOOPERAZIOA-KOOPERAZIOA

Arizmendiarrietaren filosofiarekin jarraituz, hilabete honetan berriro Interkooperazioa-Kooperazioari buruz arituko gara, gure Esperientzia kooperatiboaren ezaugarri nagusiena baita. 2017ko azken Kongresuan hausnartu eta onartu zen “MONDRAGONek, elkartutako kooperatiben multzo bat den heinean, batez ere elkarren arteko lankidetzagatik du zentzua” eta “areagotu nahi diren balioetako beste bat da”. Gizakiek eta herriek, loreek eta bestelako izaki batzuek bezala, bakarrik […]

Enpresa Eredu Berria Nafarroan

Euskal Autonomia Erkidegoan egin genuen bezala, eta gure Elkarteko nafar kideek bultzatuta, aurtengo urtarrilaz geroztik, gure Elkarteko hainbat kide Nafarroan ari dira lanean, Enpresa Eredu Berri baten gaineko Mintegi batean; bertan, maila indibidualean, eta ez inor ordezkatzen, Foru Parlamentua osatzen duten zazpi talde politikoetako eta hiru sindikatutako pertsona esanguratsuek parte hartzen dute, baita Nafarroako hainbat […]

Azaroko gogoeta 2017

Arizmendiarrietaren gogoeten zerrenda bat bidaltzen dizuegu, PERTSONAri buruz, joan den uztailekoak osatzera datorrena. Interesgarria dena eta funtsezkoa ez dago Kooperatibetan, kooperatibistengan baizik; ezta demokrazian ere, demokratengan baizik. Ideietan baino, bizipenetan. 024 (Ikusi pdf dokumentua)