Elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak 2017ko apirilaren 10ean hartutako erabakiaz, bazkideei dei egiten zaie Erakundearen
OHIKO BATZAR NAGUSIRA
etortzeko, lehen deialdian, 2017ko apirilaren 26an, 17:00etan, Arrasateko Garaia berrikuntza Gunea, Goiru kalea, 1 A eraikina, eta bigarren deialdian, baldin badagokio, aipatutako lekuan, egun bereko 18:00etan, gai zerrenda honen arabera:
GAI ZERRENDA
1.- Batzarraren akta onartzeko bazkideak izendatzea
2.- 2016ko ekitaldiari dagozkion gestio txostena eta urteko kontuak aztertu eta onartzea
4.- 2017ko Gestio Plana aztertu eta onartzea
4.- Zuzendaritza Batzordeko kideak partzialki berritzea
5.- Galde-eskeak
Batzarraren ondoren Aitzol Loyolak parte hartuko du; LANKIko ikertzailea eta prestakuntza kooperatiboaren garapenaren arduraduna da, eta hitzaldi hau emango du:
Kooperatibak ziklo aldaketaren aurrean?
Ekitaldiaren amaieran, hainbat pintxo eta edari dastatuko ditugu.