Sorrera eta ezaugarriak
2007ko martxoan sortutako elkarte bat:
- Arizmendiarrietaren Pentsamenduaren balioak gaur egungo enpresan eta gizartean sustatzeko bokazioa.
- Akonfesionala eta bokazio sozial hori partekatzen duen ororentzat irekia.
- Irabazi asmorik gabea.
- Erakunde publiko edo pribatuetatik independentea.
“Noren MISIOA da”
- Bizirik mantentzea Arizmendiarrietaren figura, haren biografia pertsonala, eta inspirazio iturri izan zituen balio humanistak, berak hasitako Esperientziaren aberastasuna, ideario soziala eta egin zituen ekarpen praktikoak bultzatuz eta babestuz.
- Bere idearioaren eta obraren gaineko gogoeta eta egokitzapena sustatzea, etengabe eguneratzeko eta garatzeko.
- Formula sozio-enpresarial berriei buruzko hausnarketa laguntzea, Arizmendiarrietaren ideia eta balioetan oinarrituta.
- Elementu integratzaile bat eratzea Esperientziaren eta garapen kooperatiboaren inguruan interesa duten pertsonentzat.
- Kooperatiben jarduera esparruak zabaltzea bultzatzea, herritarrengana hurbilduz, izaera kooperatiboko jarduera berrien bitartez.
Kide anitzeko organo hauek osatzen duten ERAKUNDEA:
Batzar Nagusia ordezkaritza gorena duen organoa da, eta bazkide guztiek osatzen dute.
Zuzendaritza Batzordea Elkartearen interesak kudeatu eta ordezkatzen dituen ordezkaritza organoa da, Batzar Nagusiaren xedapen eta zuzentarauen arabera. Gutxienez bost eta gehienez hamahiru kidek osatuko dute, eta bi urtean behin %50 berrituko da.
Zuzendaritza Batzordearen egungo osaera honako hau da:
- Lehendakaria: Lourdes Idoiaga
- Lehendakari ordea: José Luis Jiménez
- Idazkaria: Jose Mari Balzategi
- Diruzaina: Augusto Araneta
- Bokalak: Ana Aguirre, Alberto Gorroñogoitia, Bego Ugarte, Carlor Oses, Javier Sotil, Luis Mari Imaz, Miguel Angel Irizar, Malen Jurado, , Mondragon Unibertsitatea.
Aholku organoak, Elkartearen helburuak lortzen eta barne aniztasuna bultzatzen laguntzen dutenak.
Elkartea honako hauek osatzen dute:
Bazkide Pertsonak
- Fisikoak: Elkartearen bokazioa eta misioa partekatzen duen pertsona oro.
- Juridikoak: Elkartearen bokazioa eta misioa partekatzen duten enpresak eta erakundeak.
- Ohorezkoak: Zuzendaritza Batzordeak izendatutako pertsona fisikoak eta juridikoak, Elkartearen helburuei dagokienez dituzten meritu esanguratsuengatik.
Erakunde Laguntzaileak
Elkartearekin baliabide ekonomikoen bidez lankidetzan aritu nahi duten enpresak eta erakundeak.