INTERKOOPERAZIOA-KOOPERAZIOA
Arizmendiarrietak beti aipatzen zuen kooperatiben arteko koordinazioa beharrezkoa dela sinergia eta ekonomi eskalak hobetzeko eta etorkizuna ziurtatzeko gizartea hobetu nahi baldin badugu.
Interkooperazioa MONDRAGONen Printzipio kooperatibo bat da eta hau da diferentziarik handiena beste munduko lan elkartuko kooperatibekin konparatuz.
Mundo mailan lan elkarteko kooperatiba asko dago, gehienak oso txikiak, baina ez dago beraien arteko talderik gure Esperientzian gertatzen den bezala. Kooperatiba gehienak badira bere Federazio kooperatiboaren bazkide, baina ez dago beraien arteko elkar harremanik.
MONDRAGONen sinergia eta ekonomi eskala errealak lortzen dira kooperatiben artean, hala nola, pertsonalaren erreubikazioa lanik gabe daudenekin, zuzendarien mugimenduak, prestakuntza bateratua, prestamo interkooperatiboak, gestio modelu berritzaileak, erosketa bateratuen merkeagotzea, ezagutzaren elkartrukaketak, kooperatiba batzuen arteko proiektu produktiboak, etabar.
Arriskutsua da kooperatiba bakoitza mundu itxi bat bihurtzea. Kooperatiba arteko elkartasunean pentsatu behar dugu, horixe baita baliabide eta bide bakarra hazkundearekin eta helduta-sunarekin loturiko beste arazo batzuei erantzuteko: egoerei egokituko zaien bizi espazio batean pentsatu beharra dago. p488
Beste gogoeta batzuk Interkooperazioa-Kooperazioaz (ikusi pdf dokumentua)
Zeharo ados esaten direnekin. Gogoeta horiek irakurrita, ordea, galdera bat datorkit burura… non dira baliook gaur egun? (Gauzak orokortzea ez omen da inoiz egokiena izaten, eta horrela ulertu ondoko hausnarketa bera ere).
Iraileko Arizmendiarrietaren gogoeta horietan ez jarraitzeko azpimarratzen den tendentzia arriskutsua ikusten dut begiratzen dudan tokira begiratzen dudala. Bakoitzak berea, gaurko jaungoikoaren legea. Elkarlana bai, betiere hemen eta orain etekin argi eta potoloren bat lortuko badut. Nik. Ez guk, eta hare gutxiago zuk; nik. Ni, ni, eta berriro ere ni. Horrela pentsatzen dugu. Horrela pentsatzen dute inguruan ditugun líder eta arduradun gehientsuenek. Kooperatibak geuk osatzen ditugun heinean, horrela pentsatzen dute gure kooperatibek ere. Gure gaur egungo kultura ez da betidanik geurea izan den “auzolanaren” Euskal kultura. Geure-geurea genuen benetako euskal gizartearen balio bereizgarri garrantzizkoenetakoa galdu ote dugun susmoa dut, eta ez nago zihur zer egin daitekeen balio horri eusteko eta berriz geureganatzeko. Tristea da, baina balio hau berreskuratuko ez badugu, MONDRAGONen geroa kolokan dagoela esango nuke. Alferrik saiatuko gara mila estrategi ezberdinekin, gure kulturaren erroak aztertu eta zuzenduko ez baditugu. Peter Drucker-ek esan omen zuen bezela, “kulturak estrategia jaten du gosaritarako”, eta zoritxarrez, bizi dugun kultura hau ez da berehala asebetetzen den horietakoa.