Orain dela berrogei urte ireki zituen ateak Arizmendi kooperatibak. 1997an izandako arrakastak bultzaturik, Arizmendi Oakland izeneko bigarren okindegi bat ireki zuen printzipio kooperatiboetan oinarriturik.
Arizmendi okindegi eta pizzeria asteazkenetik astelehenetara egoten da zabalik, eta gozozaleentzako aukera zabala eskaintzen du. Gailetak, ogia edo pizzak. Arizmendik okindegi edo kafetegi batean aurkitu daitekeen guztia dauka eta gainera, arrazoizko prezioetan.
Arizmendi okindegi bat da batzuentzat, baina bertan lan egiteko aukera dutenentzat, negozio eskola bat da, zeinetan langileek jabe izateko gaitasuna duten eta honek euren arloko enpresa arrakastatsu bat izatea ahalbidetu die. Arizmendi okindegia On José Maria Arizmendiarretaren laburdura da.
Okindegiak ez du kooperatiba esperientziaren sortzailearen izena bakarri hartu, oraindik orain balio arizmenditarrak jarraitu eta aldarrikatzen ditu. Enpresa eredu honek okindegia hau arrakastara eraman du eta dagoeneko zazpi lokal ditu zabalik, azkena San Frantziskoko Badian ireki du, besteak Berkeley, Lakeshore, Emeryville, San Rafael, eta San Frantziskon daude.
http://www.arizmendibakery.com/thename