Arizmendiarrietaren Mendeurrena 1915 – 2015

2015. urtean 100 urte beteko dira Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzatik. Esperientzia Kooperatiboaren sustatzailea izan zenaren gertaune batzuk gogora ekarriko ditugu

Jose Maria Arizmendiarrieta Markinagko Barinagan jaio zen 1915eko apirilaren 22an. Jose Luis Arizmendiarrieta eta Tomasa Madariaga senar-emazteen semerik zaharrena zen eta beste hiru seme-alabk hauek ziren: Patxi, Maria eta Jesus. Jose Luisek eta Tomasak Iturbe baserria zeukaten; baita soroak eta aintzat hartzko moduko azienda ere.

Jose Mariak garai hartan euskal landan bizi ohi zen giro sakrifikatuan pasatu zuen haurtzaroa, non eguneroko lan gogorra urtaroen erritmoak gidatzen baitzuen, nekazaritzako eta abeltzaintzako zereginak antolatuz. Dena zegoen lanaren menpe.

Eguneroko bizitza lanaren gogortasuna eta fede krisaua elkartzen zireneko erritual zorrotz abten barruan zegoen, eta giro hartan hezi zuen Tomasak Jose Mari txikia.

Hala bada, haurrak moral zorrotza jaso zuen amarengandik, non lana eta fedea elkartutako bi balio funtzesko baitziren.

Bien bitartean, Jose Mariak elizatearen esparru estua gainditzen zuen errealitate sozialaren jakin-min gero eta handiagoa jaso zuen Jose Luis aitarengandik, izan ere, gertakari politiko eta kulturalek apenas zeukaten eraginik Iturbbeko baserri bizimodu lasai eta neketsuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website