Atzo, ekainak 12, Caritas Bizkaiko eta Caritas Españolako ordezkariak Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartea eta Arrasateko Esperientzia ezagutzera etorri ziren.
Ordezkaritzan zeuden Sebastian Mora, Caritas Españolako idazkari nagusia, Kerman Lopez, Caritas Bizkaiko bikarioa, Carlos Bargos, Caritas Bizkaiko idazkari nagusia eta Manu Moreno, Caritas Bizkaiko zuzendaria, eta harrera ALEko kide diren Juan Manuel Sindek eta Carlos Garcia de Andoinek egin zieten.
Caritasen helburua baztertuta edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonak dira, eta lehentasuna ematen die gizartean erantzunik eta babesik aurkitu ez eta ahaztuta daudenei.
Halaber, boluntarioz osatutako erakundea da, doakotasunean eta pertsona boluntario, kontratatu eta laguntzaileen konpromisoan oinarritua.