Gizabideak antolatutako jardunaldiak azaroaren 24an egingo dira.

Arizmendi Topaketak 2011 jardunaldiak azaroaren 24an egingo dira, 18:30ean, Arrasateko Biteri Ikastetxeko aretoan.

Edizio honetako hizlaria Vicenç Navarro soziologo, politologo eta ekonomista izango da. Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko katedraduna da, eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Politiko eta Sozialetakoa. Gaur egun Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitatean dihardu irakasle.

Bere ikerketa arloak dira: Ekonomikoa Politikoa, Ongizateko Estatua eta Azterketa Politikoak. Navarrok argitaratutako azken liburuaren izenburua “El subdesarrollo social de España: causas y consecuencias” da (2006, Anagrama).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website