Hamarkada Kooperatiboa 2011-2020

Forokoopeko VIII Jardunaldia

Urriaren 22an, “2011-2020 hamarkada kooperatiboa” izeneko VIII. Jardunaldia egingo da.

Jarraian zehazten den programa parte hartzeko eredu arin batean oinarrituta dago. Jardunaldiari hasiera emateko, kooperatiben mugimenduaren erronkei buruzko hausnarketa aurkeztuko digu LANKIk. Ondoren, parte-hartzeko dinamikaren unea izango da. 4 esperientzia aurkeztuko dira eta bertaratutako guztien artean eztabaida egingo da. Azkenik, CICOPAk, lan elkartuko kooperatiben nazioarteko erakundeak, amaiera emango dio ekimenari.

2009an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izango zela erabaki zuen. Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak “2011-2020 hamarkada kooperatiboa” izeneko proiektu anbiziotsua martxan jartzeko baliatu zuen bultzada hori, kooperatiben enpresa-eredua maila berri batera eramateko helburua izango duen kanpaina orokor bat martxan jartzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, parte-hartzea eta iraunkortasuna dira bultzatu nahi den kooperatiben ereduaren ezaugarri nagusiak.

 

VIII. JARDUNALDIA: 2011-2020 HAMARKADA KOOPERATIBOA

2014.10.22 Bizkaia Aretoa (Baroja Gela), Bilbo

9:15 Aurkezpena

– Maria Ubarretxena, EKGK-ko presidentea

– Javier Goienetxea, KONFEKOOPeko presidentea

9:30 Kooperatiben mugimenduaren erronkei buruzko hausnarketa

– Igor Ortega, LANKIko ikertzailea

10:00 2020ko helburuak

– World Kafe dinamika

11:30 Parte-hartzea eta Iraunkortasuna

– Eztabaida-saioa (60 min)

Raul Garcia (Ulma); Antton Mendizabal (Goizper); Marta Enciso (UDeusto) eta Lourdes Idoiaga
– Eztabaida irekia (30 min)

Moderatzailea: Xabier Oleaga

13:00 Hamarkada kooperatiboaren proiektua

– Bruno Roelants, CECOP eta CICOPAren idazkari nagusia

13:50 Ondorioak

– Joxe Mari LarraƱaga, FOROKOOPen moderatzailea

14:00 Lunch-a

 

izena emateko: http://www.forokoop.coop/VIII/cast/inscripciones.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website