Harrera Latinoamerikako talde bati

Joan den astean Gaztela-Mantxako Unibertsitatean Ekonomia Sozialeko Masterra egiten ari diren Latinoamerikako hainbat herrialdetako (Argentina, Ekuador, Txile…) 21 pertsonako talde batek ikastaro bat egin zuen Otaloran, gure Esperientzia Kooperatiboa ezagutzeko.

Testuinguru horretan, kontuan hartuta horietako batzuek euren herrialdeetan kreditu kooperatibetan lan egiten  dutela, saio bat eman zen Laboral Kutxaren historia,  etapa bakoitzean garapen kooperatiboan izan duen rol  funtsezkoa eta iraganeko hainbat momentutan zein gaur  egun duen orientazio estrategikoa luze eta zabal azaltzeko.

Juan Manuel Sindek, Elkartearen izenean, saioan parte  hartu zuen, eta hitzaldiaren ondoren sortu ziren galdera  ugariei erantzun zien.

Argazkian, Mikel Lezamiz aipatutako saioaren sarrera egiten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website