Jose Luis Olasolo Nazioarteko Kooperazio jardunaldian Linares herrian.

Linares hiriak ‘Konexio Kooperatiboa’ izeneko Lankidetza Biltzarra hartu zuen joan den ekainaren 6an, hau da, Andaluziako Lan Kooperatiben Federazioak (Faecta) antolatutako foroa, zeinean Andaluzia osoko kooperatibak elkartu ziren, Andaluziako enpresa kooperatiboek enpresa izaera sendotzeko eta lehiakortasuna hobetzeko ideiak eta proposamenak sustatzera eta partekatzera zuzenduta

 Biltzarra Faectako lehendakaria den Antonio Riverok eta Faectako Kontseilu

Errektoreko kidea den Lola Sanjuanek aurkeztu zuten. Faectako ordezkari nagusiak

adierazi duenez, topaketak ideia ea esperientzien trukea nabarmenduko du, “talde

kooperatiboen sorrera eta enpresen lankidetza sustatzeko” helburuarekin.

Biltzarrak andaluziar kooperatibek “lankidetzaren onuretan sakontzeko” balio izan

zuen, “enpresa izaera sendotzeko eta lehiakortasuna irabazteko bide gisa”.

Horretarako, eskualde mailako lankidetza bidezko esperientziak ezagutarazi ziren,

horien artean Sierra Nevada Taldea (Granada), Smart Talde Kooperatiboa (Sevilla) eta

Claun Integrazio Kooperatiba (Jaen), estatu mailakoak, MONDRAGON Taldearekin,

eta nazioarteko mailakoak, Solco Imola Taldearekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website