Urtarrilaren 18an, Jose Mª Larramendi ,Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteako Lehendakaria, “Les Mardis des Bernardines”-en saioan parte hartu zuen.
Saioa , Pariseko 5ºbarrutian kokatuta dagoen “Collège des Bernardins” ospetsuak antolatu zuen eta bertan parte hartu zuen Jean-Marc Borello, SOS taldeko Lehendakaria,(entreprendre pour la solidaritè) zeinaren helburua den bazterketa sozialaren kontrako borroka eta Enpresario Sozialen Lehendakaria ere bada. Hugues Sibille, ere han izan zen Kreditu Kooperatiboko Lehendakari Ordea eta AVISE-ko Lehendakaria (Ekimen Sozio-Ekonomikoen Balorazio agentzia).
Aipatutako konferentzian Jose Marik MONDRAGON eredua aurkeztu zuen 200 gonbitatuen aurrean. Saioa zuzeneanjarraitu ahal izan zen 20etik 21:45era bertako telebista batean.