Ekitaldia Frantziako Ekologia, Garapen eta Energiako ministroa den Ségolène Royalek
inauguratu zuen, eta presidente izan ziren Jean-Frnaçois Macaire, Poitu-Charentes eskualdeko
lehendakaria, Jean-Louis Cabrespines, CNCRESeko lehendakaria, Daniel Arsicot , CRESS Poitou-
Chanrenteseko lehendakaria eta Jérôme Baloge, Niorteko alkatea.
Poitou-Charentes Eskualde Kontseiluak, CRESSren eta ESSko aktoreen lankidetzarekin,
antolatutako ekonomia sozialaren lehen erakusketa nazionala berrikuntza sozialari leku
berezia emateko asmoarekin sortu zen.
Ekitaldiak hainbat helburu izan zituen:
– Ekonomia sozialaren ezaugarriak agerian jartzea, ekimen praktikoen eta berritzaileen
bitartez.
– Lanpostu baten bila dabiltzan gazteen eta ESSko enplegatzaileen arteko topagunea
eskaintzea,
– Truke ekonomikoak eta negozioen garapena erraztea,
– Enpresa ekimen kolektiboa sustatzea,
– Kontsumitu, aurreztu, parte hartu eta lankidetzan aritzeko modu berriak eta askotarikoak
sustatzea.