Kooperatiba-Enpresen kudeaketako Master Ofiziala

MU Enpresagintzak Kooperatiba-Enpresen Kudeaketako Master on-line eskaintzen du. Programa hau parte-hartzaileak kooperatiba-enpresen eta gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan trebatzea du helburu, horretarako, heziketa-prozesu berritzaileaz baliatuz.

Mondragon Korporazio Kooperatiboa munduko antolamendu-eredu berezienen artean kokatzen dute eta lan elkartuko kooperatibismoaren adierazle garrantzitsua da.

Programa horren bitartez eta MCCren eta Fakultatearen “egiten jakiteaz” baliatuz, gizarte-ekonomiak eta kooperatibismoak aberastasunaren eta enpleguaren eragile gisa duen garrantzia transmititzea da helburu; betiere, elkartasuna, parte-hartzea eta demokrazia printzipioetan oinarrituta.

Informazio gehiago:

www.mondragon.edu/muplus/mcoop

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website