1918an sortu zenetik, Eusko ikaskuntzaren 17 Kongresu antolatu dira, bi helburu nagusirekin, euskal kultura eta ikerkuntza sustatzea, eta Euskal Herriaren erronka eta beharrei buruzko prospekzioa egitea.
Aurki, urrian eta azaroan, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua elkartuko da, “Geroa Elkar-ekin / El futuro que nos (re)une / Notre futur ensemble” lemapean. Kongresuarekin batera, Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrena ospatuko da.