Kooperatiben jaia

“Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute”. Lelo horrekin abian jarri zen 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtea.

Galtzak bete jarduera etorri zaigu 2012a, eta urteari amaiera emateko, azaroaren 11n,Durangoko Landako Gunean, Kooperatiben Jaia ospatuko dugu.

Antzerkia, musika, tailerrak, nekazari-elikagaien kooperatiba azoka… Hainbat kooperatibaren laguntzarekin, programa zabala prestatu dugu egun berezi horretarako, gure enpresa-eredua jendarteratu, eta bizi dugun egoera gogorrean, gauzak egiteko beste modu bat badela erakusteko.

Etorriko zara?

PROGRAMA

– LANDAKO GUNEA

. 10.30 Ate irekiera. Haurrentzako tailerrak, Jugativos Koop. E. Nekazari-elikagaien kooperatiba azoka. Lehiaketa artistikoaren erakusketa, Erkide-Irakaskuntza. Puzgarriak

. 11.00 Ipuin kontalaria. Autu Mautu Koop. E. Txikia

. 11.15 Ludoteka sortzailea. Garaion Koop. E. Txikia

. 11.30 Gosaria, Kaiku Koop. E.ren eskutik*

. 12.00 Haurrentzako antzerkia. “Irrien Lagunekin  kanta eta dantza”

. 12.30 Mus Txapelketako ¼ eta ½

. 13.30 – 15.30 Herri bazkaria. Ausolan (aurretiko izen-ematea beharrezkoa da)**

. 16.00 “Mediopelo” antzezlana. Ganso & Cia S.Coop. Pequeña

. 16.00 Mus Txapelketako Finala

. 18.00 DJ Oihan Vega

– PLATERUENA

. 17.00 “Hostoak” ikuskizuna. Txalap.Art Ekoizpenak Koop. E. Txikia*

. 18.30 Mus Txapelketako sari-banaketa eta Eroski Bidaiak-en zozketa

* Aretoa bete arte
** Aurretiko izen-ematea: jaia@konfekoop.coop / 902 09 58 58

Informazioa gehiago : http://www.forokoop.coop/koopjaia/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website