Basilio San Gabriel ONCEren Euskadiko lurralde-ordezkariak eta Javier Goienetxea KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidenteak kupoia aurkeztu dute gaur.
2012a Nazioarteko Kooperatiben Urtea izango zela erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Ekimen horrek ondoko helburu hauek ditu: kooperatibek ekonomia eta gizarte-garapenaren alde egindako lanaren gaineko kontzientzia areagotzea; pertsonek eta instituzioek osatutako kooperatiben sorrera eta hazkundea bultzatzea, bien behar ekonomikoei aurre egiteko; eta gobernu eta erakundeei bidea erakustea, kooperatiben sorrera eta hazkundea ahalbidetzen duten politika, lege eta araudiak ezarri ditzaten.
2012an zehar, hainbat ekimen garatzen ari dira, hala nola hitzaldiak, mintegiak, tailerrak, kontzertuak edo hedabideentzako jarduerak. Kooperatiben Nazioarteko Urteari buruzko informazio gehiago nahi dutenek http://www.un.org/es/events/coopsyear/ eta http://www.forokoop.coop/2012aic/ webgunera jo dezakete.
2012ko datuen arabera, Euskadin federatuta dauden 868 kooperatibek 9.983 milioi fakturatu zuten 2011an, 2010ean baino %5 gehiago, hain zuzen ere. Langileen kopuruak berriz gora egin du 56.257,503 lanpostura helduz (2010ean baino %1 gehiago), eta fakturazioa 9.983 miloira iritsi zen, %5eko igoera suposatuz. Esportazioa 4.703 miloiko izan zen, gehiago.
KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa Euskadin dauden Federazio Sektorialak biltzen dituen erakundea da. 1996an sortu zen, Euskal Kooperatiben Mugimenduak daukan garrantzi ekonomiko zein soziala kontuan hartuta, mugimendu hori sendotzeko beharrari aurre egiteko. 4 federaziok osatzen dute: Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa (1988), Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa (1989), Euskadiko Garraiolarien Kooperatiben Federazioa (1992) eta ERKIDE – Euskadiko Lan Elkartu, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa.
Aurten egun arte ONCEren zozketek 4,5 milioi euro utzi dituzte Euskal Erkidegoan jada.
Bi euroren truke, ONCEren Asteburuko Kupoiak 6.000 euroko hileroko ordainsaria eskaintzen du 25 urtez, bost zenbakiak eta seriea asmatzen dituenarentzat. Halaber, gorri koloreko “Bola berezia” ateratzen denean, sari gehigarri bat lortu daiteke.
ONCEren 21.000 saltzailek merkaturatzen dituzte ONCEren kupoiak. Ohi bezala, Salmentarako Terminalari (ST) esker, bezeroak gustuko duen zenbakia aukeratu dezake. Horrez gain, ONCEren jokorako webgune ofizialean ere eskuratu daiteke kupoia (www.juegosonce.com).