Maiatzak 2-an, MU Enpresagintzak Kooperatiba-Enpresen Kudeaketako Masterraren edizio berri bat martxan jarriko du. Programa hau parte-hartzaileak kooperatiba-enpresen eta gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan trebatzea du helburu, horretarako, heziketa-prozesu berritzaileaz baliatuz.
Mondragon Korporazio Kooperatiboa munduko antolamendu-eredu berezienen artean kokatzen dute eta lan elkartuko kooperatibismoaren adierazle garrantzitsua da.
Programa horren bitartez eta MCCren eta Fakultatearen “egiten jakiteaz” baliatuz, gizarte-ekonomiak eta kooperatibismoak aberastasunaren eta enpleguaren eragile gisa duen garrantzia transmititzea da helburu; betiere, elkartasuna, parte-hartzea eta demokrazia printzipioetan oinarrituta.
Informazio gehiago: