T.U.-ren bahiketa

1971ko Azaroan, T.U. Aldizkaria bahitu egin zuten. Bahiketa honen zergaitia testu hau izan zen.

“Munduan zear, askatasuna irixtearren zenbat eta zenbat anai-arreba ezpetxeetako illunpean litugun esateak, ez du iñor arritzen. Badakigu ondo, euskaldunok iñork bañu obeto bear bada, an eta emen, giltzapeerako gose-egarri, oñaze eta gaxotasunak begiratu gogor eta odolzaleak mintzatze lotsagarriak entzunaz, ixiltasun zoragarrian daramazkitela, guri askatasun pixka bat lortu izan nai siguten gizon-emakume oiek.

Gizonak, izatez, beregan du askatasun osoa bai mintzatzeko, bai egintzetarako. Bañan gizadiak, aberatsak eta agintariak batez ere, arrokeria eta aundinaikeria nagusi artuta askatasun orri ia eten ezin litezken lokarriak ipintzen dizkio. Askatasuna zapaldua eta oinberatua dago toki askoetan, langilea beti morrontzarako jaiot balitz bezela. Aberato eta agintarien elburu aundiena, eta esan genezakegu bakarra, langillean nundik ostuko nundik oinperatuko nundik lokarri gogoragoak ipiñiko, da. Ez dira, edo ez dute jabetu nai, egunen batean askatu litezkela oraingo kate oiek, eta orduan… zer? Alperrikokoa ezkuak burura ezamatea.

Aberak ere geigi zigortzen danean, ostikoa luzatzen du. Benlu gizonak, bere gizo-legeak eta eskubideak errezpetatzen ez bazaizkio, gerta leike azkatasunak eta gizatasunak agintzen diona egitea. Orduan, egia esateko bildurrik ez ezingo. Espetxeetako zigor nazkagarrien ikararik oro ez. Gizona gizon bezela biziko da, zapaltasun lokarriak askatuta.

Millaka dira beren bizia lan orma tartean ematen ari diranak Elburu nagusiena, bere Erriari askatasuna lortzea izan da Esate beterako guregatik deramazkite ainbat oñaze eta naingbe, negar eta gose-egarri. Gu, langilleok, ez gaituzte ikusi nai izan betiko menperatasunean. Gure askatasuna nai zuten iritxi, eta nai dute orain ere. Bere oroimena beti gugan daukate.

Espetxeratuen artean, beren ogibideari buruz, ez zeukaten arazonik. Bañan egiazko amaitasun eta maitasunak bultzeraginda, jokatu dute, era batera edo bestera, gizonki ez aundinaikeriaz, naiz eta jekin zigorraren ezpata beren buruen gañean zentzilik zegoala.

Eguberri jaiak gañean ditugularik, oroitu gaitezen gure anai arreba guztietaz, giltza beetako larritasun eta estualdiak ezin eraman dituztenentzat batez ere. Gogoratu gaitezen biotzez, ea al degun guztiok esku-zabaltasunez. Espetxeetan daudenen kezkarik aundienetako bat beretaz ez oroitzea omen da, Erria erabat aztuta egotea.

Emendik aurrera ez dezatela kezka ori izan. Esan dezaiegun itzez eta egitez, ez ditugula aztu, ez aztuko ere ERRIAK erantzun dezala, gietzapetuak nai duten bezela. Gure askatasunaren alde lan egin duten ezkero, guk ere egin dezagun bere alde zer edo zer, berak er askatuak izan ditezen lenbailen. Poztu ditzagun, gure aiengarrako oroimen amaikor baten bidez. Baita ere esan, bildurrik gabe, aien lana ez dala alperrikakoa izan, arnari edo frutu ederrak ematen ari dalagero eta ugariago.” J.B.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website