Uztailak 7, Kooperatiben 90.Nazioarteko Eguna

2012ko Kooperatiben Nazioarteko Eguna esanahi berezia duen eguna da, Nazio Batuek erabaki baitute 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izango dela. Ospakizun berezi horren harira, Nazioarteko Urterako aukeratu den gaia Nazioarteko Egunean erabiliko den berbera izango da: “Kooperatibek mundi hobea erikitzen dute”.

Kooperatiben Nazioarteko Urtean, kooperatiben historia jende multzo zabalago bati helarazteko aukera paregabea daukagu. Gurea ez da iraganeko gertakizunen historia hutsa; euren baliakideak sendotu, merkatuetara sartu eta prezioen negoziazioaren oreka berrezartzeko helburuarekin une ekonomiko gogorretan elkartzen diren norbanakoen historio baino zerbait gehiago da gurea. Kooperatiben enpresa ereduaren erresistentzia eta egonkortasuna orainaldirako mezua da, oroz gain.

XXI.mendean ekonomiak jarraitu behar duen bidean, Kooperatibak gako garrantzitsua dira. Azken urteota, argi eta garbi geratu da munduak ekonomia global dibertsifikatuagoa beharrezkoa duela.

Kooperatibek dibertsifikazio horretan laguntzeko gaitasun handiagoa daukate. NAKen Global300 Txostenaren arabera, munduko 300 kooperatiba handienek 1.6 triloi USD-ko urteko fakturazio konbinatua daukate gaur egun, herrialde handi askoren BPGaren tamaina berekoa. Kooperatiba horiek 100 milioi lanpostu dituzte mundu osoan. Brasil, Errusia, India eta Afrikan, herritarren kooperatiba bateko langile-bazkidea da;enpresen akziodunak, ordea %4 besterik ez dira Kenyan kooperatibak BPGaren %45 dira eta Zeelanda Berrian, aldiz, %22. Estatu Batuetan, ostera, 30.000 kooperatibek bi milioi langile dituzte, eta Fortune aldizkariak argitaratzen duen 100 enplegu onenen zerendako tokirik altuenetan agertu ohi fira.

Kooperatibak balioetan oinarritutiko enpresak dira, eta beste enpresa-eredu nagusiekin alderatuta, bere gobernuan parte-hartzeko aukera gehien eskaintzen dituen eredua da.
bere bazkideen konpromisoari esker, kooperatibak komunitatearen balioen isla dira.
Hstapenetik, bere ondasunak ekoizteko eta bere zerbitzuak eskaintzeko moduaren gaineko adura izan dute. Iraunkortasunarekiko konpromisoa da kooperatiben zazpi Printzipio nagusietako bat, 100 herrialdetako NAKeko kideen arabera.

Printzipio horiek guztiak -ekitatea, parte-hartzea, iraunkortasuna- elkartu, eta lan duina garatu ahal izateko espazio bizi eta egokia bihurtzen dira kooperatibak. Sektore guztietan, hala nekazaritza, arrantza eta basogintzan nola banku-kooperatiba eta kreditu-kooperatibetan; eraikuntza eta osasun arretan zein mutua eta aseguru-kooperatibetan; eta batez ere, lan elkarteen sektorean, kooperatibek enplegu duinak sortzen dituzte, kontsumitzaileen konfiantza bereganatzen dutu eta beste edozein enpresa-ereduk baino bizitza luzeagoa daukate. Azken finean, mundu hobea eraikitzen ari dira.

NAK 1895an jaio zen, kooperatiba-ereduan sakontzeko helburuarekin. Gobernu-arteko eta gobernuz kanpoko erakundeekin lan egiten du kooperatiben garapena bultzatzeko; herialdeetako gobernuekin lanean aritzen da, kooperatiben behar espezifikoak aintzat hartuko dituen lege-esparruaren alde egiteko; eta bere kideekin lankidetzan aritzen da, elkar-lankidetza sustatzeko.

NAKek mundi osoko kooperatibistei dei egiten die, urte berezi honetan egingo den Kooperatiben Nazioarteko Egunean, euren historia kooperatiboa kontatu dezaten. Historiak eskuragarri daude www.stories.coop webgunean.

Kooperatiben Nazioarteko Enguna ospatzeko, NAKek, Global News Hub-en laguntzarekin, hainbat liburu elektroniko prestatu ditu, kooperatibek mundu hobea nola erikitzen duten erakusten dutenak. Liburuok “Co-operatives United” ekimenaren aurretik argitaratuko dira.
Ekitaldi hori izango da, hain zuzen ere, Kooperatiben Nazioarteko Urteari amaiera emango diona, eta Manchesterren ospatuko da, 2012ko urrian. Ekimen birtual horren inguruko informazio gehiago eskuratu edo Manchesterren egingo den bisita programatuan parte hartzeko, jo ezazu www.manchester2012.coop webgunera. Bitartean,  www.thenews.coop/virtual webguneko liburu elektronikoak desakargatu ditzakezu, kooperatiben berezitasunak ezagutu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website