Arizmendiarrietaren pentsamendua eraldaketa sozialera eta ordena gizatiarrago bat ezartzera bideratuta dago, eta erailtzen dituen kontzeptuak dira erreforma, sustapena, iraultza…
Azken hori, iraultza, hautatu ditugun eta jarraian aurkeztuko ditugun gogoetetan agertzen da:
Ideala, zalantzarik gabe, handia da, mugarik gabea; ideia benetan iraultzailea. Mundu berri bat sortzen ari da, gaur egun gizarte berri, justuago eta gizatiarrago baterantz jotzen da argi eta garbi, eta joera horretan kooperatibistok oso rol garrantzitsua dugu jokatzeko. C21-1962/05