Atzo, irailak 23, Arrasaten, Mondragon City Challenge ekintzailetza lehiaketako epaimahaiak 2021eko azaroaren 19an Arrasateko Amaia antzokian beren proiektuak defendatuko dituzten 6 finalistak aukeratu zituen ebaluatutako 18 proiektuen aurrean.
Elkarteak tutorizatutako 8 proiektuetatik, 3 hautatuak izan dira, Lup, Astro Coop eta H2 elios. Lehen biak, 19-24 urte bitarteko kategorian, eta hirugarrena, 16-18 urte bitartekoan.