Maiatzaren 21etik ekainaren 6a arte bitartean, On Josemaría Arizmendiarrietan 38 argazkiz osatutako erakusketa ikusgai egongo da Arrasateko “Etxaluze Gizarte Zentroan”.
Argazkiok MONDRAGON Korporazioko Komunikazio eta Prentsa Atalak emandakoak dira eta Jose Maria Ormaechea-k egindako iruzkin originalak dituzte. (Jose Maria Ormaechea ULGOR-eko 5 sortzaileetako bat izan zen eta, ondoren, Euskadiko Kutxako zuzendari nagusia izan zen).
Erakusketarekin batera, testuinguru historikoa eta argazkien edukia azalduko duten hitzaldiak emango dira. Horien bidez, Don Josemariaren bizi-ibilbidea eta bere obraren ezagutza eskuratzeko aukera emango dute, segurutik askorentzat ezezaguna izan litezkeenak.
Zehazki, honako hauek izango dira hitzaldiak:
- COPRECIn sorrerari buruzko hitzaldia (COPRECIn bi sortzaileren eskutik: Pedro Mendieta eta Josemari Ortubai). Hitzaldia Ekaineren 9an izango da, 18:00etatik aurrera.
- On Josemariaren pentsamendu eta bizi-bideari buruzko hitzaldia, izenburua: Arizmendiarrietaren Balioen Unibertsoa. Hizlaria Jose Mari Larramendi izango da, ALE – Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko kidea dena. Hitzaldia Ekaineren 16an izango da, 18:00etatik aurrera.
Bestalde, Arrasateko 46 argazki zaharrez osatutako erakusketa ikusgai egongo da “Etxaluze Gizarte Zentroan”.
Erakusketarekin batera, testuinguru historikoa eta argazkien edukia azalduko duten bi hitzaldi hauek emango dira:
Maiatzaren 19an, arratsaldeko 6:00etan, Josemari Vélez de Mendizabalen hitzaldia (euskeraz, izenburua: Inflexio Historikoko Puntua).
Maiatzaren 26an, arratsaldeko 6:00etan,, Ana Isabel Ugald ren hitzaldia (Erdaraz, titulua: Arrasateko modernizazioa: Pedro Viteriren bultzada).
Erakusketa eta hitzaldi hauek Arrasateko “Etxaluze Gizarte Zentroan” izango dira denak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako «Gipuzkoa Belaunaldi Arteko» proiektuarekin lotuta daude, «Etorkizuna Eraikiz» ekimenaren testuinguruan, eta baita ADINBERRI Fundazioak garatzen dabilen “Bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia” deritzonarekin ere.
«Gipuzkoa Belaunaldi Arteko» proiektuarekin helburua ezagutza transmititzeko eta komunitatearen garapenerako belaunaldien arteko lotura sustatzea, eta, oro har, lankidetza eta balio-zahartzea sustatzea, eta horretarako, herritarrei irekitako belaunaldi arteko trukaketa, esperimentazioa eta lankidetza bultzatzeko gai izango den gune bat bultzatzen beharrezkoa da.