HAZIA MUSIKALAREN PRENTSAURREKOA DONOSTIAN

HAZIA musikalak irailaren 17an eta 18an Arrasaten egindako estreinaldian eta urriaren 1ean Bilboko Arriagan egindako emanaldian lortutako arrakasten ondoren, ikuskizuna Donostian izango da, Kursaalean, azaroaren 26an, 20:00etan.

Hori dela eta, joan den asteartean, azaroaren 15ean, Miguel Angel Laspiurrek, Gontzal Mendibil, Aritz Salamanca eta Jesus Mari Arizmendiarrietarekin batera, aipatutako emanaldia aurkeztu zieten komunikabideei Kursaalean.

Laspiur gure lehendakariak gure Elkartea proiektu honetan murgiltzeko arrazoiak azaldu zituen, hau da, Arizmendiarrietaren figura, haren biografia pertsonala eta inspirazio iturri izan zituen balio humanistak bizirik mantentzeko lehentasunezko helburua betetzea, eta hark hasitako Esperientziaren, ideia sozialen eta ekarpen praktikoen aberastasuna bultzatzea eta babestea. Gontzal Mendibilek, musikalaren zuzendari eta gidoilariak, Arizmendiarrietaren bizitzako etapa ezberdinak aletzen ditu, 1915ean jaio zenetik, seminariotik igaro, gerra zibilak ekarri zion urradura, 1941ean Arrasatera iritsi eta 1976an hil zen arte sortu ahal izan zuen guztia barneratuz. Mendibilek, amaitzeko, Arizmendiarrietaren historia “aldi berean historia lokala eta unibertsala” dela adierazi zuen. Hau guztia da HAZIAn ikusiko duguna.

Musikalean hainbat diziplina uztartzen dira, emanaldiak, musika, dantza eta ikus-entzunezko elementuak, eta koreografiak protagonismo berezia du, Aritz Salamanca zuzendariak azaldu zuenez.

Amaitzeko, Laspiurrek, Mendibilek eta Salamancak adierazi zuten ikuskizunak Arrasaten eta Bilbon jaso duen “sinestezina” izan dela, eta, horrenbestez, azaroaren 26an Kursaalera joango den publikoa ere hunkituko dela espero dute.

Esteka honetan “Hazia musikala, komunikabideei aurkeztu zitzaien HAZIAren laburpen bideoa erakusten dugu.

HAZIAk Kursaal Auditorioan emango duen ikuskizunerako sarrerak Kursaaleko webgunean edo auditorioko leihatiletan eros daitezke.

KURSAALEKO SARRERAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website