2022an Arrasaten estreinakoan eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen taularatu zenean lortutako arrakasten ONDOREN, datorren apirilaren 22an Markina-Xemeinen aurkeztuko da HAZIA musikala.
Data esanguratsua da, Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren 108. urteurrena baita, eta musikaren bidez haren figura gogoratuz ospatuko dugu.
Udal Pilotalekuan izango da, Pilotaren Unibertsitatean, herriak esaten dion bezala, 20:00etan.
Ikuskizuna Bizkaiko Foru Aldundiak, Markina-Xemein eta Etxebarriko udalek, Lea Artibai Fundazioko Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate eta Maier eta Miba kooperatibek babesten dute, MONDRAGON, Laboral Kutxa eta Eroskirekin batera.
Orain arte ikusi ezin izan duzuenok joatera animatzen zaituztegu. Harrituko eta hunkituko zaituzte.