Zuzendaritza Batzorde berria kooperatibetan esperientzia handia duten pertsonak eta gazteak uztartzen dituen taldea da, baina guztiak dira Mondragonen Esperientzia Kooperatiboarekin konprometitutako pertsonak.
Beraz, proiektu desberdinetatik lanean jarraituko duten Pertsonen Taldea da:
Arizmendiarrietaren ondarea berreskuratzen, kontserbatzen, katalogatzen eta digitalizatzen, Elkartearen WEBGUNEAN eskuragarri dago, era guztietako azterlan eta jardueretarako oinarri gisa, pentsamendua eguneratzeko.
HAZIA musikalean, Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren ondare bat uzten: eszenetako testuak libreto batean eta musikalaren grabazioa pendrive batean jasotzen dituen pack bat kaleratu dugu, eta HAZIA taularatzea nahi duten erakunde eta/edo entitateei erantzuna eman diegu.
Hezkuntza munduan Enpresa Kooperatiboaren Eredua zabaltzen, unibertsitateetan, Lanbide Heziketako zentroetan eta beste hezkuntza maila batzuetan ikastaroak emanez, eta horien antolaketa demokratikoa balioan jarriz; eta kapitalaren gainetik lana eta pertsonak lehenesten, azken batean, horiek baitira kooperatibismoaren printzipio eta balioak.
ALEn eratutako SUSPERTZEN proiektuan, Mondragonen Kooperatibismoaren Esperientziak duen eragina balioan jartzeko, eragin historikoak gizartean duen analisitik, kooperatibismoaren alderdi ideologikoa indartzeko eta etorkizuneko bilakaerarako ideiak proposatzeko.
Ezagutzaren Kudeaketa proiektu hasiberrian, XXI. mende honetan azaleratzen ari diren aldaketen intentsitatea eta sakontasuna kontuan hartuta, ekoizpenean eta kalitatean oinarritutako erakundeetan pertsonen ezagutza eta sormena nola txertatzen diren aztertzen saiatuko da. Hala, proiektu partekatu, iraunkor, errotu eta eraldaketa sozialera bideratutako bati lotutako pertsonak dira. Kooperatibaren ideiak.
Proiektu estruktural berrietan (Lidergo Kooperatiboa), LANKI Ikasketa Kooperatiboen Institutuarekin eta Mondragon Unibertsitateko Mondragon Team Academy/LEINNekin elkarlanean.
Elkartearen sustapenean, bazkide berriak sartuz eta ikusgarritasun handiagoa emanez.
Beste lankidetza batzuetan, batez ere honako hauekin: MONDRAGON, Kooperatiben Goren Kontseilua, KONFEKOOP eta ASECOOP, eta Debagoiena 2030.