Omenaldia Miguel Angel Laspiur presidenteari, Batzar osoaren txaloarekin

Zuzendaritza Talde berriak bere aurkezpenaz baliatu nahi izan zuen Batzar osoaren txaloen bidez omenaldi xume baina bihotzetiko bat egiteko Miguel Angel Laspiur lehendakariari; izan ere, 2007an ia hasiera-hasieratik Elkartean lanean aritu ondoren, azken 8 urteetan lehendakaria izan baita. Gainera, Laspiurrek, Zuzendaritza Taldeak hala eskatuta, hainbat gai lantzen jarraituko du, hala nola Batzarrari zuzeneko laguntza emanez, Idazkaritza Nagusiko Gemma Muñoz arduradunarekin batera.

Baina Zuzendaritza Taldeak, Miguel Angel Laspiurri aitortza berezia egiteaz gainera, ALEn hasieratik lan egin duten pertsona guztiei eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko Atal eta Proiektuetan hala egiten jarraitzen dutenei ere zabaldu nahi izan zien aitortza hori. Milesker guztioi!

ALE Elkarte apala da, baina giza kapitala du, eta, ahalik eta eskuzabaltasun eta konpromiso handienarekin lanean eta elkarlanean jarraituko dugu, Mondragonen dugun Esperientzia Kooperatiboari ideia berriak emateko.

Honela zioen Arizmendiarrietak: “Mundua ez zaigu eman bakarrik begiratzeko, eraldatzeko ere eman zaigu”. Geure umiltasunetik, horretan ahaleginduko gara.Mundua ez zaigu eman bakarrik begiratzeko, eraldatzeko ere eman zaigu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website