Bizitzea tokatzen zaigun testuinguru konplexu eta zalantzagarri honetan, enpresen zeregina, hau da, kohesio sozial eta jasangarritasunaren eramaile gisa duten funtzioa funtsezko bihurtzen da gure egungo ongizate estatutik harreman estatu baterantz eboluzionatzeko, zeinean gobernuek, enpresek eta gizarte zibilak gizarte kohesionatu, integratu eta jasangarriago bat sortzen lagunduko dugun. Enpresen kudeatzaileek eta jabeek kontuan hartu behar dituzte jarduera…

Bizitzea tokatzen zaigun testuinguru konplexu eta zalantzagarri honetan, enpresen zeregina, hau da, kohesio sozial eta jasangarritasunaren eramaile gisa duten funtzioa funtsezko bihurtzen da gure egungo ongizate estatutik harreman estatu baterantz eboluzionatzeko, zeinean gobernuek, enpresek eta gizarte zibilak gizarte kohesionatu, integratu eta jasangarriago bat sortzen lagunduko dugun.
Enpresen kudeatzaileek eta jabeek kontuan hartu behar dituzte jarduera garatzen duten ingurunearen interes kolektibo edo sozialak. Milton Friedman ekonomia nobel saridunaren iritzia urrun da dagoeneko, 1970ean defendatzen zuen tesia zelarik enpresen zuzendaritzan erantzukizun onargarri bakarra enpresaren etekinak handitzea eta bazkideen partaidetzaren balioa maximizatzea izan behar zela.
Gaur egun, ulertzen da enpresa zenbait interes konbergenteren konexioa dela, eta, horrenbestez, beste interes supraindibidual batzuk hartu behar dira kontuan. Kontua da enpresak ere inplikatu behar direla politika publikoen esparruan, orokorrean onartutako helburuak lortu nahi dituzten heinean, osagai etiko handi batez hornituta. Ez da ulertzen enpresaren kudeaketa orokorrean onartutako balioak behar bezala jasotzen ez baditu; dagoeneko egiaztatuta dago, korporazio handien kasuan behintzat, balio horietatik desbideratzen den jarduera batek zuzenean kalte egin diezaiekeela interes orokor horiei.
