Hitzaldia: “Trantsizio energetiko eta industrialaren geopolitika” (Ivan Marten Uliarte).

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu abenduaren 10ean, asteazkenean, 18:30ean, Arrasateko Kulturaten egingo dugun hitzaldira. Oraingo honetan, Ivan Marten Uliarte izango dugu hizlari. Energia, industria eta geopolitikako nazioarteko aditu ezaguna da Uliarte, eta Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Lehendakaria.
“Trantsizio energetikoaren eta industrialaren geopolitika” izenburupean, energiak, industriak eta teknologiak eskala globalean jasaten ari diren eraldaketa sakonak aztertuko ditu hizlariak, baita haien inplikazio geopolitikoak eta lurraldeetan dituzten eraginak ere.
Parte hartzea doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea:
IVAN MARTEN KONFERENTZIAREN INSKRIPZIOA
Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizugu parte hartzeagatik, eta topaketa honetara etortzea espero dugu.
Agur bero bat,

