2026ko maiatzaren 20an, 17:00etan, lehen deialdian eta 17:30ean bigarren deialdian, Arizmendiarrietako Lagunen Elkarteak Batzar Nagusia egingo du Kulturaten, Azoka kalea 1, Arrasate.

Batzarra amaitu ondoren, eta Arizmendiarrietaren heriotzaren 50. urteurrena dela eta, omenaldi bat egin nahi diegu dagoeneko gure artean ez dauden baina beren konpromiso, dedikazio eta balioekin gaur egun ALE denari ekarpen nabarmena egin zioten bazkideei.

Eta 19:00etan gutxi gorabehera, publiko orokorrarentzat irekia izango den ekitaldi batean, Juan José Álvarez Rubio abokatu, legelari eta Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide pribatuko katedradunak parte hartuko du, hitzaldi honekin:

“Pertsonak eta balioak ordena global berri baterako: Arizmendiarrietaren begirada Europatik”.