ALE – Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak

Joan den maiatzaren 20an, ALE – Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak Batzar Nagusia egin zuen.

Batzarra amaitu ondoren, eta Arizmendiarrietaren heriotzaren 50. urteurrena zela eta, omenaldi berezia egin zitzaien jada gure artean ez dauden baina beren konpromiso, dedikazio eta balioekin gaur egun ALE denari ekarpen nabarmena egin zioten bazkideei.

Jarraian, publiko orokorrari irekitako ekitaldi batean, Juan José Álvarez Rubio abokatu, legelari eta Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide pribatuko katedradunak parte hartu zuen, honako hitzaldi honekin:


“Pertsonak eta balioak ordena global berri baterako: Arizmendiarrietaren begirada Europatik”

Elkartearen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako guztiei.


Eskerrik asko!!!