Antolatzaileak, laguntzaileak eta enpresa mentoreak.

Aurtengo edizioa joan den ekainaren 29an aurkeztu zen Arrasaten, eta Diario Vascok, Eusko Jaurlaritzak, Arrasateko Udalak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak, Konfekoopek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, MONDRAGONek eta Mondragon Unibertsitateak antolatzen dute berriro. Laugarren edizio honen helburua aurrekoen bera izango da: ekintzailetza kooperatiboa sustatzea. Elena Perez Eusko Jaurlaritzako Lan eta Segurtasun sailburuordeak eman zion hasiera ekitaldiari, hitz hauekin: “kooperatibarik gabe ezin da Euskadi ulertu, eta etorkizunari begira ezinbestekoa izango da kooperatibista gazteak hurbiltzea”. Eta hori da Mondragon City Challengerekin lortu nahi dena.

(Ikusi artikulu osoa)