Aritz Salamancak eta bere dantzariek “HAZIA” proiektu koreografikoan murgilduko gaituzte, Gontzal Mendibil musikariaren pieza eszeniko berriaren laburpenen bidez. “HAZIA” obra musikala Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obra laburbiltzen ditu, bai eta haren irakaspen baliagarriak ere orainerako eta etorkizunerako. Musikalaren zuzendaritza: Gontzal MendibilKoreografia: Aritz SalamancaDantzariak: Aritz Salamanca, Jone Mendiluze, Udane Eskudero, Ane Urruzola, Katerin Artola Ekainak 26, igandea, 12:00etanKutxa Kultur Plaza Tabakalera. 11:30 Ateak irekitzea 12:00 “Hazia” piezaren laburpen […]
Month: ekaina 2022
Arizmendiarrietaren Balioen Unibertsoa” hitzaldia
Ekainaren 16, osteguna, 18:00etan Etxaluzen (Arrasaten) ISEA S.COOP-ek antolatuta, On Josemariaren pentsamendu eta bizi-bideari buruzko “Arizmendiarrietaren Balioen Unibertsoa” hitzaldia izango da, Jose Mari larramendi ALE-ko elkarteko kide denaren eskutik.
HAZIA. ARIZMENDIARRIETA MUSIKALA. PRENTSAURREKOA
Ostegunean, Arrasaten, prentsaurreko bat egin genuen gure Elkarteak sustatutako HAZIA musikala aurkezteko. Javier Marcos MONDRAGONeko Komunikazio zuzendariak koordinatuta, aurkezpenaren buru izan ziren Miguel Angel Laspiur gure lehendakaria, Gontzal Mendibil musikalaren zuzendari eta gidoilaria eta Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea. Javier Marcosen eskutik aurkezpenak egin ondoren, ekitaldia hasi zen, Gontzal Mendibilek interpretatutako “Ametsak eraikitzen” abestiarekin, Arrasateko Goikobalu […]