Month: abendua 2022
“HAZIA”-REN HARRERA BIKAINA GASTEIZEN
Hiriko alkate Gorka Urtaran, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalez, Laboral Kutxako lehendakari Txomin Garcia, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari nagusi Belen Balerdi, Konfekoopeko zuzendari nagusi Iñaki Nubla eta Cadena Ser irratiko Euskadiko eskualde zuzendari eta Radio Bilbaoko zuzendari Begoña Marañon bertan zirela, gure elkarteak Gasteizko Principal Antzokian aurkeztu zuen “HAZIA” musikala, joan den larunbatean, abenduak […]
HAZIA MUSIKALAREN ESTREINALDIA GASTEIZEN
Arrasaten, Bilbon eta Donostian arrakasta lortu ondoren, datorren larunbatean, abenduak 17, 19:30ean, Principal Antzokian, gure Elkarteak sustatutako eta Gontzal Mendibil kantautoreak zuzendutako “HAZIA” ikuskizun musikala aurkeztuko da. Aurreko aurkezpenetara joan ezin izan zaretenoi, Gasteizko estreinaldira joatera animatzen zaituztegu, ikusi ahal izango duzuelako Arizmendiarrietaren pentsamendua poesia musikal bihurtzen dela, eszenaratze eta exekuzio bikainekin eta dinamika moderno, […]
MONDRAGON CITY CHALLENGEren bigarren edizioaren 2. fasea hasi da
Izena emateko 0. fasean zazpi herrialdetako (Kolonbia, Malaysia, Belgika, Alemania, Tanzania, Estatu Batuak eta Espainia –Euskadi, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa–) 108 taldetako 248 gaztek izena eman eta gero, eta , eta 1. fasean sailkatutako 20 taldeak ezagutu ondoren, enpresaren proiektu kooperatiboa garatzeko unea iritsi da, “Enpresa Proiektu Kooperatiboaren Gida” oinarritzat hartuta. 2. fasea hasteko, joan […]
2022KO ARIZMENDIARRIETAREN EGUNAREN GRABAZIOA
Jakinarazi genizuen bezala, azaroaren 16an, Arizmendiarrietaren Egunean, Iñaki Gabilondo kazetaria gure artean egoteko zortea izan genuen, Begoña Marañon kazetariarekin batera, “Arizmendiarrieta. Etorkizunaren historia” izeneko topaketan, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan; publiko ugari bertaratu zen, eta oso pozik atera ziren. Ekitaldira joaterik izan ez zenuten bazkideentzat, eta bertaratzeko zortea izan zutenentzat ere, grabazioa eskaintzen dizuegu: BIDEOA
“HAZIA” musikala ez da gelditzen
Arrasaten, Bilbon eta Donostian izan ondoren, abenduaren 17an, 19:30ean, Gasteizko Principal Antzokian izango da musikala. Hori dela eta, joan den ostiralean, abenduaren 2an, Miguel Angel Laspiur, Gontzal Mendibil eta Jesus Mari Arizmendiarrieta bertan zirela, komunikabideei prentsaurreko baterako deia egin zitzaien, Principal Antzokian bertan, eta han izan ziren Correo, Noticias de Alava, Cadena Ser, Onda Cero […]