HAZIA MUSIKALAREN ESTREINALDIA GASTEIZEN

Arrasaten, Bilbon eta Donostian arrakasta lortu ondoren, datorren larunbatean, abenduak 17, 19:30ean, Principal Antzokian, gure Elkarteak sustatutako eta Gontzal Mendibil kantautoreak zuzendutako “HAZIA” ikuskizun musikala aurkeztuko da.

Aurreko aurkezpenetara joan ezin izan zaretenoi, Gasteizko estreinaldira joatera animatzen zaituztegu, ikusi ahal izango duzuelako Arizmendiarrietaren pentsamendua poesia musikal bihurtzen dela, eszenaratze eta exekuzio bikainekin eta dinamika moderno, fresko eta entretenigarriarekin, ziur asko txunditu, liluratu eta hunkituko zarete eta.

Eszenaratzea elebiduna izango da, eta sarrerak salgai daude Principal Antzokiko webgunean eta leihatilan ere, ordutegi honekin: asteartetik ostiralera, 17:30 – 19:30, eta larunbatean 11:30 – 13:30 eta ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website