Forokoop jardunaldiaren bosgarren edizioa

Forokoopeko V edizioa martxan dago.

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (Konfekoop) Forokoop ekitaldia ospatuko dute azaroaren 17an, Bilboko Carlton hotelean. Kooperatibekin loturiko gai teoriko zein praktikoen inguruko gogoeta egiteko aukera emango du topaketa honek, ‘Gazteria, kooperatiba-enpresaren etorkizuna’ goiburuarekin.

Foroaren funtzionamenduaren oinarri dira arintasuna eta parte-hartzea. Horretarako, hizlariek aurkeztutako eztabaidak luntxaren ondorengo World Coffee saioarekin osatzen dira. Halaber, 89. Kooperatiben Nazioarteko Egunaren inguruko hitzaldia ere eskainiko dute jardunaldiaren amaieran.

Ekitaldiaren helburua da ondorioak atera eta ekintzarako proposamenak zehaztea. Horrela, ekimen konkretuak bultzatu nahi dituzte kooperatibek gazteei buruz duten ikuspuntua eta eurei ematen dizkieten aukerak hobetu asmoz.

Hizlarien artean, aipagarriak dira Felipe Yarritu, EKGK-ko lehendakari eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria; Javier Goienetxea, Konfekoopeko presidentea; Víctor Urrutia, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteko zuzendaria, eta Ignacio Rodríguez, Eusko Jaurlaritzako Gazteria departamentuko zuzendaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website