Ekainaren 13an, VI. Jardunaldia egingo da, erronka interesgarri baten inguruan hitz egiteko: “Kooperatibak krisiaren aurrean”
Azken urteetan egin den moduan, gaiak lantzeko modua zehaztutako eztabaidagai horretan ospea duten bi pertsonen arteko elkarrizketa izango da. Mariano Ferrerek egingo ditu moderatzaile lanak, eta saioaren amaieran bertaratu direnei parte hartzeko aukera emango zaie, zeintzuk mahai borobiletan eserita egongo diren.
Eztabaida amaitzerakoan Word Coffe-a egingo da hizlariek emandako azalpenetatik eta ondorengo elkarrizketatik sortutako proposamen eta galderen inguruan.
Bi eztabaida egitea pentsatu dugu: lehenengoa maila kontzeptualean, non kapitalaren interesa gizatiartzeko beste modu batzuetan sakontzen saiatuko garen. Honekin batera ideologia kooperatibistak proposatzen duen bezala lana kapitalaren aurrean lehenesten saiatuko gara.
Bigarren eztabaidan parte hartuko duen bikoteak kooperatibek egiten duten ekarpen errealen inguruan hitz egingo dute, hauteman daitezkeen zehaztapenak bilatuz, filosofia eta ideia kooperatibistez haratago. Parte hartzaileetako bat kooperatibako bazkide langilea izango da eta bestea, eredu kooperatiboarekin eta bere emaitzekin kritikoa den pertsona bat.
Jarraian zehazten den programa parte hartzeko eredu arin batean oinarrituta dago. Horretarako, bi hizlariren arteko eztabaidak egingo dira, eta bertaratutako guztiei hitza emango zaie ondoren. Ekimen horren osagarri, World Kafea izeneko ekimena egingo da. Jardunaldiari amaiera emateko, berriz, hitzaldi magistral bat izango dugu.
Ekimen hau NBEren 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtea ospatzeko jardueren barruan dago. “Enpresek mundu hobea eraikitzen dute” lelopean, kooperatiben eragin sozio-ekonomikoaren inguruko kontzientzia areagotzea eta kooperatiben sorrera eta hazkunde autonomoa sustatzea dira 2012ko KNUaren helburu nagusiak.
Lekua: Garaia Berrikuntza Gunea, Arrasate
Gehiago jakiteko eta izen ematea:
http://www.forokoop.coop/vi/eus/egitaraua.html