Arizmendiarrietari buruzko mahai inguruak

Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 36.urteurrena dela eta, Arrasate-Bergarako Artzapez-barrutiak Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearekin batera, hainbat mahai-inguru antolatu ditu Mugimendu Kooperatiboa sustatu zuten baloreen gainean hausnartzeko asmoarekin. Arizmendiarrietaren helburua Ebanjelioaren eta Elizaren Gizarte Doktrina jarraituz gizabanako guztien duintasuna eta berdintasuna lortzea zen. Gainbehera ekonomiko eta gizartearen nahasmen egoera honetan, etorkizunari begira balio handiko erreferentea izan daiteke Arizmendiarrietaren pentsamendua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website