Pasuen Foroaren “Adituen Foroa”-ren bilera

Joan den hilaren 24an Pasuen Foroaren “Adituen Foroa” elkartu zen, aurtengo lehenengo bileran, Deustuko Unibertsitateko Liburutegian: jakina denez, topagune hori gure Elkarteak sustatzen du.

Saioa unibertsitate horretako irakasle eta gure Zuzendaritza Batzordeko kide den Marta Encisok moderatu zuen, eta pertsonek enpresetan parte hartzeari dagokionez kualifikazio handia duten 19 pertsonak parte hartu zuten bertan, erakunde hauek ordezkatuz:

– ADEGI

– ALE

– ASLE

– Deusto Business School

– Eusko Jaurlaritzako Enplegu Saila

– Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako Saila

– Partaidetza

– Txekiar Errepublikako Gobernua

– Deustuko Unibertsitatea

– Euskal Herriko Unibertsitatea

Hitzaldiak ALEko Jose Luis Madinagoitia k eta ADEGIko Encarni Markotegik garatu zituzten. Gure Elkarteak aurkeztutako ponentziak 2014. urtean sustatu genuen “Enpresa eredu berria”-ri buruzko Mintegiaren ondorioak landu zituen, eta edukia orain lege aurreproiektu batean zehazteko zain dago, aurten Eusko Jaurlaritzan aurkezteko.

Encarni Markotegik egindako aurkezpenari dagokionez, “Enpresa kultura berria” esaten diotena sustatzeko ADEGIk  egiten dituen jarduerak azaldu zituen, enpresaren komunikazio gardenean oinarrituta, eta langileek enpresaren kudeaketa eta emaitzetan parte hartzea bilatuz.

Bertaratuen artean iritzi trukaketa zabala egin eta gero, arazoak arazo, balorazio positiboa egin zen enpresa barruko lankidetzaren kulturan lortutako aurrerapenei buruz, izan ere, gero eta enpresa industrial gehiago ari dira gaia lantzen, batez ere Gipuzkoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website