“CONSUMO MAS HUMANO” Comercio Justo y soberanía Alimentaria

Paul Nicholson, Nancy Ayol eta Gabriela Gaibor izango dira hitzaldiaren hizlariak: “Consumo Más Humano, Comercio Justo y Soberania Alimentaria”. Hitzaldia maiatzaren 5an izango da, 19:00etan, Arrasateko KulturAteko Areto Nagusian. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Konferentziaren helburua ekoizleekiko daukagun “enpatia-mailaz” hausnartzea izango da, baita ere kontsumitzaile bezela jokatzen dugun papera onerako, zein txarrerako. Hortarako ponenteen experientziaz baliatuko gara. Alde batetik Ekuadorreko MCCH Koop.eko bi kideek, beraientzat Bidezko Merkataritzak duen garrantzia eta duen eragina helaraziko digute. Bestetik, Ehne-ko, Via Campesina-ko eta Baserritarren ikuspegia eta experientzia ere izango dugu.

Gainera, ikusarazi nahi dugu, kontsumitzaileak dugun boterea gure eguneroko aukeraketetan, gure gizartea eraldatzeko.

Bidezko Merkataritza oso adibide garbia da, hau da, guk ez badugu nahi umeen lan explotazioa existitzea eta beraiek izatea beraien herrialdeen garapena ahalbidetuko duten pertsonak izatea. Beraien gurasoak (Kafe,kakao… ekoizleak) soldata duin bat eduki behar dute, hezkuntza duin bat emateko, eta hau Bidezko Merkataritzarekiko kontsumoak ahalbidetzen du.

Adibide lokalago batera joanez, guk nahi badugu, gure herrialdean Baserritarrak mantentzea, beraien produktuak kontsumitu behar ditugu, beraiek lanpostu duin bat edukitzeko.

Jardunaldiaren antolatzaileak “HARREMAN DENDA” Bidezko Merkataritzako Elkartea eta ELKARHEZITZEN dira, honako babesleen laguntzarekin; Setem Hego Haizea, Emaus, Mundukide, Oppen3, Bagara, Lanki eta Arizmendiarrietako Lagunak.

Hitzaldi hau, “HARREMAN DENDA” Elkarteak Maiatzerako antolatu dituen jardunaldien barruan kokatzen da. Elkartearen helburua, Bidezko

Merkataritzako Mugimendua herritarrei gerturatzea izango da. Maiatzak 9an Arrasateko Sebero Altuben ELKARTASUN EGUNA ospatuko da. Non Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, zenbait aktibidade egingo dira haur eta nagusiekin; Exposizioa, haur jolasak, musika, Txokolatada, opariak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website