Horrenbestez, ALEk Enpresa Eredu Berri bati buruz sustatu duen Mintegian partekatutako helburuetako bat lortu da; bertan ordezkaritza parlamentarioa duten lau alderdi politikoetako, hiru sindikatutako eta hainbat enpresari elkartetako pertsona esanguratsuek parte hartu dute, zenbait enpresa arlotako adituekin batera.
Testua Cuatrecasasko teknikarien eta ALE eta Pasuen Foroko pertsona esperientziadunen arteko lankidetzan egin da.
Horrez gain, osagarri moduan, hiru lurraldeetako Batzar Nagusiei kontuan hartzeko gomendio fiskalen multzo bat ere entregatu zitzaien, organo horiek baitira gaian eskumena duten bakarrak.
Halaber, aipatu Mintegian partekatutako beste ondorio batzuk sartzeko formularik egokiena aztertu behar da orain, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek landu beharreko politika publikoei dagokienez.