Jose Maria Arizmendiarrietaren mendeurrena dela eta (1915/2015), Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak ARIZMENDIARRIETA SARIRA aurkezteko oinarriak jarri ditu martxan
Lehiaketaren deskribapena
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak (ALE) Arizmendiarrieta Saria deitzen du, helburu hauekin:
- Jose Maria Arizmendiarrietak gizarte-enpresa arloan egin zituen ekarpenak eta haren ideario soziala ezagutaraztea.
- Bultzatu zituen enpresa egitasmoei eta horien egokitzapenari buruzko hausnarketaren zabalkundea egitea.
- Belaunaldi berriek Arizmendiarrietak sustatzen zituen balioetan oinarritutako jardueretan parte hartzera zuzendutako ekintzak zabaltzea.
Egutegia: deialdia, argitalpena, irabazlea(k) izendatzea
- Deialdia: urriak 19
- Argitaraldia: 2015eko azaroaren 30era arte
- Izendapena: emaitza hurrengo 60 egunen buruan jakinaraziko da
Nork har dezake parte
- Edozein komunikabidetako profesionalak eta kolaboratzaileak
- Komunikabideak: Munduko edozein lekutako Prentsa idatzia, Irratia, Telebista, Social media, Komunikazio grafikoa
Nola parte hartu
- Argitaratu eta gero, bidali kopia:
Arizmendiarrietaren Lagunak
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
Loramendi, 4
20500 Arrasate
amigos.jma.lagunak@mondragon.edu
Informazio osagarria
- Argitalpenarekin batera, identifikazio pertsonaleko datuak bidaliko dira: izena, abizena, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa
- Hizkuntzak: edozein hizkuntza erabili ahal izango da
Hautatzeko irizpideak
Alderdi hauek hartuko dira kontuan:
- Originaltasuna
- Ekarpen pedagogikoa
- Ekarpen kontzeptuala
Saria
- Irabazleak 500 €-ko sari bat jasoko du
- Epaimahaiak saria eman gabe utzi ahal izango du
Jabetza
- Jabetza egilearena da, eta erabiltzeko eta argitaratzeko eskubide guztiak ALEri lagako dizkio
Epaimahaia:
Honela osatuko da:
- ALEko kideak: lehendakaria eta bi kide
- MONDRAGON: komunikazio korporatiboko arduraduna
- Mondragon Unibertsitatea: bi kide
- SER Gipuzkoa
- Noticias Taldea