Heziketa amortizatzen ez den inbertsioa da

2015. urtean 100 urte beteko dira Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzatik. Esperientzia Kooperatiboaren sustatzailea izan zenaren gertaune batzuk gogora ekarriko ditugu.

Jada 1943an Eskola Profesionala sortu zuen, 20 ikaslerekin, aforismo enblematiko honen pean: “heziketa amortizatzen ez den inbertsioa da”. Aldi berean, grina biziz eta arrakastaz inplikatu zen ehun inguru etxebizitza merke eraikitzeko, herrian zegoen pilaketa larria arintzeko.

Beste helmuga batzuen bila, Zaragozako peritu eskolara jo zuen, dozena bat laguntzaile hurbilenekin, zegokien eskolaldi baimenarekin eta, lanpostuak mantentzeko, Arrasaten ikasiz, ingeniari teknikoen titulazioa lor zezaten, eta ekimen hura 1952an burutu zen. Enpresa sortzeari ekiteko unea iritsi zen, eta jardueraren erdigunea pertsonarenganako errespetua izan behar zen, demokratikoki hierarkizatuta. Garai hartako gizarte parte hartzailea/pertsonalista 1953tik aurrera hasi zen bistaratzen Arrasatera iritsi eta hamabi urtera, eta esparru autarkiko estu batean sarturik zegoen, non ez zen produkturik inportatzen ezta esportatzen ere. Horrez gain, kooperatibismoa onartzeak erregimena babesten zuen Sindikatu Bertikal porrokatuaren hainbat kontrol onartu beharra zekarren. Ez zegoen lehengairik, eta enpresak sortzeko baimenak lortzeko zentzugabekeri andana gainditu beharra zegoen. Egoera hartan, zorte handiz, Gasteizko enpresa batek etxean erabiltzeko aparatuen fabrika txiki eta zaharkitua aitzindariei saltzea erabaki zuen. 400.000 pezetaren truke erosi zuten, eta Arizmendiarrietak lortu zuen hasierako zenbateko hura farmazialari batek eta margolari batek abalatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website