2015. urtean 100 urte beteko dira Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzatik. Esperientzia Kooperatiboaren sustatzailea izan zenaren gertaune batzuk gogora ekarriko ditugu
Tokiko enpresa tradizionalak beren antolamenduan eta botere banaketan erreformak egiteko mesfidati agertzen zirela-eta, Arrasateko apaiz lagunkideak predikatzen zuen lan komunitarioaren ideala itxaroten handiz ikusten zuten langileek – Jose Mariaren babesarekin- justizia sozialaren eta berdintasunaren printzipio ebanjelikoak lan mundura eramatea erabaki zuten. Ehunetik gora langileak egin zuen bat ideiarekin eta haren dizipulurik maiteenek martxan jarri zuten ideia.
Jose Mariak enpresa abentura berriaren gertaera guztietan parte hartu zuen, baina beti inpertsonalizatuta, ikusezin. Garai hartako gutun batean jakinarazi zuen enpresa berria, Ulgor izenekoa.