MONDRAGONen BAC-ek euskal enpresaren eraldaketaren inguruko jardunaldia antolatu du.

Jardunaldiaren helburua honako hau da: krisi ekonomikoak euskal enpresen kudeaketan eta gobernantzan izan duen eraginaren eta lehiakortasun egoera berrietara egokitzea ziurtatzeko behar duten eraldaketaren inguruan hausnartzea.

Horretarako, jardunaldiak hizlari-sorta zabal bat bilduko du, enpresa-eraldaketa honek izan ditzakeen dimentsio anitzak ikuspuntuetatik aztertzeko asmoz.

Horrela, honako hau izango da ‘euskal enpresaren eraldaketaren inguruko jardunaldi’ honen programa:

 Jardunaldiaren irekiera Markel Olanoren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia.

 Javier Sotil, MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria: “Enpresen eraldaketaren inguruko hausnarketa MONDRAGON-en ikuspuntutik”.

 Igor Ortega, LANKI Lankidetza Ikertegiko ikertzailea, Mondragon Unibertsitateak kooperatibagintzari buruz duen ikertegia: “MONDRAGON-go kooperatibagintzaren erronkak eta zalantzak”.

 Bart Kamp, Orkestra lehiakortasunerako euskal institutuan nazioartekotzearen eta zerbitzuen alorreko ikertzaile nagusia:

“Euskal enpresa industrialaren bilakaera lehiakorrari zuzendutako estrategiak”.

 Mikel Orobengoa, ISEA KOOP.E.-ko zuzendari nagusia: “COPERNICO, “eskubietako enpresa” deiturikoaren paradigman oinarritutako kudeaketarako erreferentzia eredua”.

 José Luis Madinagoitia, Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearen kidea: “Enpresa eredu berri baterantz”.

 

Jardunaldia 2016.eko apirilaren 7an izango da, arratsaldeko15:00an hasita, Garaia Berrikuntza Guneko areto nagusian.

Jardunaldi honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e- postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website