Erantzukizun Mugatuko Sozietate Zibil Partikularretan

2016-06-13 / admin
Komunikatu honen bitartez, Zuzendaritza Batzordeak ALEn garatu den “Enpresa Eredu Berria”-ren proiektuaren bilakaeraren berri jakinarazi nahi dizue; proiektuak enpresako pertsonek Kudeaketan, Emaitzetan eta Kapitalean parte hartzea sustatuko duten formulak bilatzen ditu.

Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartean “Erantzukizun Mugatuko Sozietate Zibil Partikularren Legea”-ren zirriborro batean lan egin da, enplegatuen partaidetzak aztertzeko.

Langileek enpresaren kapitalean parte hartu dezaten sustatzea da helburua, sozietatearen etorkizunari buruzko erabaki estrategikoek guztion adostasuna edo iritzia izan dezaten.

Proiektua 2014ko martxoan egindako Mintegi batekin hasi zen, eta bertan parte hartu zuten erakunde sindikaletako, patronaleko eta alderdi politikoetako hainbat pertsonak, Elkarteko zenbait kidek gidatuta.

Mintegia 2914ko irailera arte luzatu zen, eta ondorio hauetara iritsi zen: “Mintegiak sentsibilitate politiko, sozial eta enpresarial desberdinetako pertsonen ekimen bati erantzuten dio, Enpresa Eredu Berri bati buruzko hausnarketa egitearen komenigarritasunean bat eginda, birtualitate hauek bilatu nahian:

1- Enpresa eredu humanista bat, enpresa proiektuan parte hartzen duten pertsona guztien duintasun berdina bilatzen duena, kalitatezko enplegua, kudeaketa partekatua eta gizartean aberastasunaren banaketa orekatuagoa sustatzeko.

2- Enpresa eredu aurreratu bat, pertsonen ezagutzak, konpetentziak eta ahalmenak bultzatu eta aprobetxatuko dituena enpresa lehiakorra eta iraunkorra lortzeko.

3- Euskal enpresaren eredu bat, bere diseinua eta funtzionamenduan euskal kulturaren indarguneka eta ahulguneak kontuan hartuko dituena, eta dauden esperientzia zehatzak kontuan hartuko dituena eta EAEko erakunde publikoen laguntza jaso dezakeena”.

Ondorioen dokumentutik abiatuta, “Langileek enpresan parte har dezaten Erantzukizun Mugatuko Sozietate Zibil Partikularra Arautzeko Legea”-ren aurreproiektua eta “Politika Publiko Posibleak Enpresa Eredu Berria ezartzen laguntzeko” testua idatzi ziren, eta Legebiltzarreko Enplegu Batzordeari eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailari aurkeztu zitzaien. Horiek orain aztertzen ari dira gaiak. Gure iritziz, egitasmoak ekarpen positiboa egin diezaioke gure komunitateari, baina ohartuta gaude “kudeaketa parte hartzeari” dagokionez egiteko geratzen den lanaz, kalitatetik berrikuntzarako jauzi kualitatiboa egin baita. Horrek esan nahi du “kudeaketa ereduan” eta pertsonak lanaren aurrean jartzeko moduan ere aldaketak gertatzen ari direla.

Planteatzen dugun hurrengo pausoa honako erronka hau da: “kudeaketa eredu parte hartzaileari” buruzko hausnarketa, zeinean erakundeko pertsona guztiek sentitzen baitute enpresa proiektu bera partekatzen dutela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website